Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sendi bereko pertsonen arteko harremanek jakin-mina piztu didate, mikrokosmos interesgarria da. Berria - Kultura 2004-09-23
Gaiaren hondarreraino iristeko gure ikerketa makrokosmosetik mikrokosmosera eraman behar dugu, iragan historiako egitateetatik giza izaeraren ezaugarri iraunkorretara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Espazioa ere berezia duk, hotel bat Bartzelonatik kanpo, mikrokosmos bat. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.
Ospitaleak mikrokosmoak dira, "kanpoko" bizitzarekin zerikusi gutxi duten espazioak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 17. orr.
Houellebecqek eleberrian islatu zuen «mikrokosmosa» zinemara eramatea «ezinezkoa» da Roehlerren iritziz, eta, ondorioz, liburuaren «espirituaren zati bat» besterik ez du jaso filmean. Berria - Kultura 2006-02-12
Hiria, nekazari girotik urrun, kultur gunea eta hizkuntza kosmopolita, moderno eta eklektikoa eskatzen duen mikrokosmoa dela azalduko dute. Berria - Kultura 2004-10-24
Bidaia estratosferikoetan soilik ezagutzen den mikrokosmos toxikoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.
Gizakia mikrokosmos bat baldin bada (Maimonek ez dio hori), mundua makroanthropos bat da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.