Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jo dezagun lau pertsona ari direla berbetan eta guk lau mikrofono jartzen ditugula inguruan. Berria - Gaiak 2004-11-10
Mikrofonoa hartu eta ingelesez hitz egiten digu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.
Mikrofonoa hartuta, bertan zeudenei bere erabakiaren berri eman zien. Berria - Kirola 2004-09-01
Mikrofonoek ez dituzte beti hartzen platoan sortzen diren soinuak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.
Mikrofono baten bidez ahotsak grabatu ostean. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Ondoan tipo bat ari zen mikrofonotik hitz egiten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 226. orr.
Mikrofonoa itxita zuela eman zuen erabakiaren berri epaimahaiburuak. Berria - Harian 2005-04-28
Bi entzungailuko aparatuak bi entzungailu eta bi mikrofono ditu, bakoitza pertsona batentzat. Berria - Gaiak 2004-05-21
Puntako mikrofonoa. Mikrofonoak egon daitezke -esan zidan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Azken bolada honetan mikrofonoak zigarro filtroetan jartzen dituztela entzun dut. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.
Espioitzarako mikrofonoak aurkitu dituzte Genevan. Berria - Mundua 2004-12-18
Polimili izandako bezero batekin etorri zitzaidan, etxea mikrofono ezkutuen bila miatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.
Mikrofono bat hurbildu zidan morroi batek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.
Mikrofono aurrean geldirik kantatzeko moduko gaia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 34. orr.
Begi, argazki kamera, eta mikrofono guztiak Eibarrera begira daude. Berria - Kirola 2004-11-16
Elektroentzefalograma egiteko jartzen diren elektrodoek betetzen dute mikrofonoen funtzioa. Berria - Gaiak 2004-11-10
Bertsolaria mikrofono oinaren atzean egoten zen, geldi, gaia entzun arte. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.
50 kazetari, argazkilari eta kameralari inguru bildu ziren, eta Mayoren aurpegia ikustea ere ez zen erraza mikrofono basoan. Berria - Kirola 2004-06-16
· Ramírez kapitainak hainbat mini-mikrofonoz josi zituen Mireiaren etxea, autoa eta lantokia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.
mikrofono aurrean (14)
mikrofonoa hartu (5)