Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mikrofilm iz orrialdeak eta kidekoak filmatzeko oso tamaina txikiko pelikula.
Orduak eta orduak eman nituen han, aldizkariak eta egunkariak aztertzen, paperak eta mikrofilmak arakatzen, txostenak eta gutunak miatzen... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 93. orr.
Komeni da jakitea, liburu tradizionalaz aparte, gaur egun euskarri gehiago ere badela: mikrofilmak, mikrofitxak, audio -edo bideo-zintak, euskarri magnetikoak eta, jakina, telematika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.
Bospasei mikrofilmetan kokatu literatura unibertsalaren erakusketa sakona. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 213. orr.
Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu, mikrofilm batean bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.