Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Dagoeneko 78 pertsona hil ditu mikrobioaren aldaerarik arriskutsuenak, H5N1 birusak. Berria - Gaiak 2006-01-18
Hegaztiak gaixotzen dituen birusak giza gripearen mikrobioarekin nahastu daiteke eta aldaera berria sor dezake. Berria - Gaiak 2006-03-03
Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten, eta haiekin normal bizi ahal da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.
Mikrobioek itsasoko biomasa osoaren %90 osatzen dute. Berria - Gaiak 2004-11-25
Ni ez nintzen joaten eskolara, joateko adina izanagatik, gure aitak esaten zuelako eskolan mikrobioak harrapatzen zirela. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Kasualitatez agertu nintzen, harri bat, landare bat, mikrobio bat bezala existitzen nintzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.
-Eta mikrobio patogenorik izango balute, zer? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Kontua da gure gorputzak beti daudela infektaturik, mikrobio pila izaten baitute barruan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.
Sua emango diot, sua, mikrobio zulo honi! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 229. orr.