Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ogi miko triste baten jabetzak sastagaia aterarazten zien soldaduei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Gelditzen zitzaien indar miko hura zanpaldi ikaragarria arriskatzen zuen presoaren altxarazten gastatzen zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 139. orr.
Beti bezala, usoak parean pausatu dira eguzki mikoaren bila. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Ahalak galtzen ditudalarik, ene baitako konfiantza mikoena bera suntsitzen zait eta orduan alkoholaren beharra senditzen dut. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Bigarrena ere ez zen mikoa, baina aurrekoaren aldean argala. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.
Mutiko bat biziki gisakoa zen, Malaga edo nonbait hangoa, frantses miko bat ere ez zekiena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 59. orr.
Haserre miko bat sumatu uste nuen atzarri berriaren boz marrantatuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Gezur miko bat ere bazuen nire ukapenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.
Hipi-hapa badabiltza argi miko baten bila, buruan hazka. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Laborantzako ganbera bat, Euskal-Herriarentzat berezia, aspaldian ainitz laborarik galdetzen dutena eta untsalaz frango aise ardiesten ahal litakeena, Parisen eta hor nunbait borondate on miko bat agertu nahi balute! Herria 2003-01-14
Ez dut mikorik edan... -erantzun zion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 67. orr.
· Parisen erdi hartarat joateko ez nuen gehiago gogo mikorik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.
Baietz eta baietz, ez zuela horretaz duda mikorik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.
Ez zuen emozio mikorik sentitzen, baina nahiko ziokeen galdegin halabeharraren esku bakar-bakarrik utzi zuen haurño gerizagabe hari pentsatu ote zuen sekulan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Ez dela arrazoin mikorik hemezortzi urte huntan preso den baigorriar gazteari ukatzeko baldintzapeko askatasuna, eta hori legez-lege jokatuz. Herria 2005-12-15
Berak dio alde bat jorratzen dutenen erranez ez duela axola mikorik, bere bidea lañoki segitzen duela bai eta aintzina segituko. Herria 2002-11-14
Emaztea hedailo geratu zen, atsegin intziri mikorik gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
Ostatu batez jabetzen ahal dea zapata pare bat erosten den bezala? ez du horrek kolore mikorik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.
miko bat (13); miko bat ere (4)
arrazoin mikorik (3); axola mikorik (8); duda mikorik (8); froga mikorik (3); indar mikorik (3)