Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usapala, bere eztarri margotuaz urrumaka, eta mika gogaikarria, frak-isats eta guzti. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.
Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Mikak bere lanarekin jarraitu eta txotxak bildu zituen buztinez hasitako habiaren ertzetan jartzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 70. orr.
Mika batek Axularren bihotza darama mokoan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 59. orr.
Lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.
Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka, sarez estalirik mika eta txolarreen erasoetatik babesteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.
Mika habien bila. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.