Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mihura 1 iz Sagarrondoaren, udareondoaren eta beste zenbait zuhaitzen enbor-adarretan hazten den landare bizkarroia, fruitutzat ur likatsu batez beteriko aleak ematen dituena (Viscum album).

Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Sagarrondoko mihura izan ohi da gure hauetan estimatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Ederrenean egondako arbola orbeldua eta mihurak hartua bezalaxe zegoen [Nora].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

Haritza sinbologia primitiboan erregetzari atxeki zaion landare noblea baita, eta mihura, lurrean sustrairik gabe, haren gainean sortzen den jainkozko izpirituaren landare sakratua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Mihura, haritzean jaio eta hazia, eguzki biziaren zeinu da, eta suaren, eta oinaztu edo tximistaren seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Umea egiten atzeratzen zen behi ernariari ere, ematen zitzaion askotan mihuraren ura, sabeleko umeari lehenbailen kanpora eragiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Gorosti eta mihurazko girlandak zeuden paretetan zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 177. orr.

Horregatik ez du mihurak inoiz lurra ukitzen, eta zuhaitzen adarretan sustraitzen da: debekaturik dauka lurra betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artean haur nintzela, ikusia dut aita, negu sarreran sagar adarrei mihura mordoak kentzen, bestenaz, barrengo izerdia xurgatuz sagarrondoak ihartu egiten omen zituela eta.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei, ixil ixila, heriotz itxura guziak gezur direla salatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

Mihura-zarbatxoren bat oparitzen badizute, hartu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus