Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mihitxo iz mihi txikia.
Laster, musika arnasotsaren antzekoa zen, ezpainak ireki zituen, mihitxo zorrotz eta gorri bat atera, eta goxo-goxo pasatu zuen inguru guztian; haren beste ezpainekin oroitu nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.
· Metalezko mihitxo txikiak ahalegin bizian eta izuturik jotzen zuen ezkila durunditsuaren ertza; une batez isildu, eta joka hasi zen berriro, izu eta hots etengabean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.