Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mihimen (orobat mimen g.e.) 1 iz zumea.

Zubietako erriberan aurkitu zuten mutil bat, ibai bazterreko mihimenen artean buruaren albo batetik bestera tiro zuloa eta biluzik, gorpua gogortu, puztu eta usteltzen hasia ordurako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 112. orr.

Han egoten zen besotxoak gora eta beheraka higitzen mihimen txirikordatuzko sehaskan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

Ene gizonak mihimenak zamatu ditu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Mihimenezko zareak biltzeko prest.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Martiz buhameak sakelatik ganibeta jalgi eta saihetsean metatuak ziren mihimen ezpaletarik bat hartu zuenean, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Mihimen puntak erretzen akitzen zenean, etzaten zen, burdina herdoilduzko baserriko lanabes baliogabeetan bizkarra emanez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Urez estali sutea oraino ketan zegoen, mihimen zatiak lurrean, arropak eta tupina hutsaren tapakiak sasietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus