Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katu baten miaua sumatu da urruntasunean, auto bat ziztu bizian igaro da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.
Gonzalezek entzuten ez dituen katakumeen miauak entzuten ditu Ginnyk. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 107. orr.
Gauez, baina, katu zaintzailearen miauek esnatu zuten. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Harryren esaldiaren gainerakoa ezin izan zuen inork entzun, haren orkatila ingurutik etorri zen miau zoli eta zorrotz batek ito baitzuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Herkules bera bedi lehia bere lanen egitera; katuak miau eginagatik, txakurrak egokiera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.
Izan ere, emaztea sekula ez da ondo moldatu amaginarrebarekin, eta garai hartan ere auzoko katuak bezala ibiltzen ziren biak, miau eta marramiau. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 128. orr.