Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Eskualdeko baserri guziak miatu ditiagu eta segurtatzen ahal diat han gorderik ez dela iheslaririk bat ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Egongelako tiradera guztiak, han-hemen pilatutako kartoizko kaxak, ezer gordetzeko balio zezakeen oro miatu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 215. orr.
Etxeko zoko-mokoak miatuak zituztela... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 113. orr.
SNCF Frantziako Tren Konpainia Nazionaleko 10.000 langilek 32.000 kilometro trenbide miatu zituzten atzo AZF taldeak iragarritako hamar lehergailuen bila. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Bi urpekari agertu, eta gabarroia miatzen hasi dira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.
Emaztea bizkarrez zegoen, gizon batekin solasean, eta bere sakela miatu ondoan, zerbait eman zion, dirua naski, paket baten truk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.
Une batean gelditu naiz, zain nago, bihotza taupaka sumatzen dut; plaza hutsa miatu dut begiekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.
Madinak dio kanpaina asko egin direla, emakumeek euren sexu organoak eta bularrak miatzen ikas dezaten, baina ezer gutxi egin dela gizonei eurenak miatzen erakusteko. Berria - Gaiak 2004-11-21
Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Liburua hamaika aldiz miatu, arakatu, aztertu eta berraztertu ondoren, [...]. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 202. orr.
Azken hogei urte hauetako orrialde guziak beharko ditugu miatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.
Auritze herriko fiskalak dio ongi aztertu edo miatu duela kasu hau legearen arabera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.
Segundo isil batez Joek ez zuen mugimendurik egin; Josebaren begiak miatu zituen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.
Urriaren 3ko Polizia operazioan hainbat etxe miatu eta 18 lagun atxilotu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
-Ireki atea oraintxe bertan, etxea miatzeko agindua daukagu! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 29. orr.
Ziegetan miatuko dugu lehenik, eta gero zuek miatuko zaituztegu banan-banan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.
Berehalakoan, soldaduek gatibuen taldeak miatu zituzten zakarkeriaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Gero ni miatu naute, eskularru profilaktikoak dakartzate eta eztul eginarazi didate herriko medikuak prostata aztertzen zidanean bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.
Pistola ere kezka-iturri larria nuen: mugazainek nire ekipajea miatuz gero, atxilotua izateko arrisku handia nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.
Oraindik ez sartzeko agindu zigun, maletalekua miatu behar zuela badaezpada ere. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.
Talde batek pasabidea miatu zuen eta labana jaso zuten hatz arrastoak aztertzeko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 176. orr.
Presoak biluz gorrian ezarrarazten zituen eta hurbiletik ongi miatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
Guardia zibilen autoa ere goitik behera miatzen ari dira, tiro egin zuena non zegoen, zenbat aldiz tiro egin zuen eta zenbat arma baliatu zituzten jakin ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 79. orr.
Horma arretaz miatu dudan arren, ez dut haren izenik topatu igeltsu harramazkatuan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.
Uniformeko eta uniformerik gabeko polizia ugari zebiltzan, zakurrekin bazter guztiak sakon miatzen. Berria - Mundua 2004-08-26
Agente espainiarra banan-banan miatzen hasi zen, kartoizko karpetak zabalduz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Denok jaitsarazi, eta zeharo-zeharo miatu zituzten kamioiaren barruak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.
Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
autoa miatu (3); baserri bat miatu (3); bazter guztiak miatu (6); bulegoak miatu (7); bulegoak miatu zituzten (4); dena miatu (10); egoitza miatu (5); egoitzak miatu (4); etxe bat miatu (3); etxea miatu (29); etxea miatu zuten (7); etxeak miatu (11); etxeak miatu zituen (4); etxebizitza miatu (11); gela miatu (4); gelak miatu (3); goitik behera miatu (14); gurasoen etxea miatu (4); hainbat etxebizitza miatu (4); ingurua miatu (3); inguruak miatu (4); kilometro trenbide miatu (3); miatu ondoan (5); miatu ondoren (23); miatu ostean (7); miatu zituen poliziak (5); ondo miatu (3); osoa miatu (9); poltsikoak miatu (3); sakelak miatu (3); ziegak miatu (3)
etxe miatze (7)
miatzeari ekin (10)
etxea miatzeko (3); miatzeko agindu (3); ongi miatzeko (3)
banan banan miatzen (3); bazter guztiak miatzen (6); bazterrak miatzen (19); etxea miatzen (5); etxeak miatzen (3); gauzak miatzen (3); goitik behera miatzen (3); ingurua miatzen (3); inguruak miatzen (3); lakuko bazterrak miatzen (3); miatzen ari (32); miatzen aritu (9); miatzen hasi (32); miatzen hasten (3); miatzen ibili (5); miatzen jarraitu (4); patrikak miatzen (3)
etxea miatzera (7); miatzera joan (3)