Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miaka 1 adlag miatzen.

Miaka hasi nintzen panelpean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

Lurrean bilaka eta miaka, hanka susmagarri bat topatu nuen, itxuraz emakume-hanka, zilar-koloreko zapatatxoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Eta Harryren begiek, korridore ezagunetan gora eta behera miaka zebiltzala, beste zerbait ikusi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

Erosketak egitera doazen amari eta izebari agur esan eta aldizkari artean hasi naiz miaka.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 19. orr.

Mokoa kontu handiz higituz, Nofutur ezti-eztiki miaka ari zen Ruche jaunaren ile zurietan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Isilik gelditu zen, begirakunea makurtu zuen eta kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miaka ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus