Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badator mezulari bat eta Pariseko maisu guztiak Ordenan sartu direla esaten du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 129. orr.
Profeta nauzu ni ere zu bezala, eta mezulari bat mintzatu zait Jaunaren izenean, esanez: "itzularazi hori zeure etxera; jan dezala ogia eta edan ura". Elizen arteko biblia 1 Erg 13,18
Saulen seme Ix-Boxeti ere bidali zizkion Davidek mezulariak, esatera: "Itzul iezadazu ene emazte Mikal, ehun filistear zakil-mutur eman bainituen berori emazte hartzeko". Elizen arteko biblia 2 Sm 3,14
Antiokok, mezularien bidez, gutunak helarazi zituen Jerusalemera eta Judeako hirietara, ohitura arrotzak onartzeko aginduz. Elizen arteko biblia 1 M 1,44
Mezulari bat bidali zioten Peneloperi, semearen berri ematera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 120. orr.
Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.
Zaldunak ehizara irten zirenean, Ginebra erreginak mezulari bat bidali zion Lanceloti, bere gelara joateko lehenbailehen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.
Errege txit ahaltsu batek bi mezulari, bata bestearen ondoren, bidali zizkion erreginari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.
New Delhik Katmandura bidalitako Karan Singh mezulari bereziak Manmohan Singh lehen ministroaren ohartarazte mezu bat ekarri zion joan den asteazkenean Gyanendra erregeari. Berria - Mundua 2006-04-22
Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.
Jainkoaren mezulari Frantziskok kontatu ezineko neke eta gaixotasun astunen bidez jarraitu zien Kristoren oinatzei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.
Musika horrek adoreberritu egin zuen mezulari gaztea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.
Bakearen mezulari paregabea, baitzakien gerla gauza hitsa dela, biziki hitsa. Herria 2003-10-30
Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea. Elizen arteko biblia EsZ 13,17
Gay askapenaren mezulari dabiltza Bilbon autobusak. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
Mezulari jarduteak Madrilgo giroa ekartzen dio agian gogora Ernesti. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 146. orr.
Bere istiluak konpontzeko arratoi txikia mezulari hartu omen zuen, bera baino azkarragoa zelako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Argia, goizaren mezulari, sartzen ari zaio ostatuko ganberako leihotik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.
Zirtzilak aldiz Zanpantzarren adixkideak dira, neguaren mezulariak. Herria 2003-02-27
Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.
Ahotsa izan zen errainuaren mezulari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.
Musika nire maitasun-nahiaren mezularia bilakatu zen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.
Bietan baliatzen da adimena gorputzaren bizitzarako ezinbestekoa duen mezulari bikoitzaz: begiak eta belarriak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.
Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak: [...] hormona edo mezulari kimikoak eramaten ditu, sortzen diren organoetatik beren lana egiten duten ehunetara. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.
Odolaren kontzentrazioa eta bolumena kontrolatzeko, hormona antidiuretikoa edo ADHa da mezularia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.
Herrira sartu aurretik, Peppone une batez gelditu zen Meharrarekin hitz egiteko, motorzale mezulariarekin alegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.
Hitz hauek mal'-k 'aingeru mezularia' berbaren balioaniztasunaz mintzatzean azalduko ditut. Euskaldunon Egunkaria xori mezulariaren gisa bazabilan zazpi euskal herrietan, Euskal Herriko eta munduko berrien zabaltzen, euskara hutsez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 164. orr.
«ETAri laguntza eman eta mezulari lana egitea» egotzi dio epaileak. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Gure larruazal guztian daude sentimen errezeptoreak -plazeraren mezulariak-. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.
Hona baitatoz berriekin gorputz-mezulari guztiak, zeru-lurren eta bertan dauden guztien erantzunen buru eta epaile bailitzan, ene barneari esanez: "ez gara Jaungoiko" eta "berak egin gaitu". Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.
Proteina fabrikatzeko makinak, xehetasun eta guzti, ez du jada sekreturik guretzat, bere bi urratsekin: genea ARN mezulari gisa transkribatzea, mezularia peptido-kate gisa itzultzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
bakearen mezulari (10); esperantzaren mezulari (7); jainkoaren mezulari (4); kristoren mezulari (3); mezulari bat bidali (6); mezulari bat etorri (3); mezulari bat iritsi (4); mezulari gaztea (6); mezulari gazteak (7); mezulari gisa (6); mezulari kimikoak (3)
irratiko mezularia (3); kristoren mezularia (3); mezularia bidali (3); mezularia bidaltzen (3); mezularia bidaltzen dut (3)
abiatu ziren mezulariak (3); erregearen mezulariak (3); mezulariak bidali (35); mezulariak bidali zizkion (18); mezulariak bidali zizkioten (5); mezulariak bidaliko (4); mezulariak esan (3); mezulariak esan zion (3); mezulariak igorri (10); mezulariak igorri zizkion (6); plazeraren mezulariak (3)
mezularien bidez (6)