Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahal duenean, arropak garbitu, bainua hartu eta mezkitara joaten da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 131. orr.
Zoko batean ibili da lehendabizi, meskita batean sartu da gero. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatuak mezkita egiteko egoitza utziko zigula erran digu behin eta berriz. Herria 2003-03-20
Hindu buruberoek, 1992ko abenduan, Ayodhyako Babri mezkita desegin zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 185. orr.
VII. mendean eraikia da mezkita; zutabeetarako islam-aurreko erlijioetako tenpluetakoak baliatu dira. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.
Urre koloreko kupula ederra zuen mezkita iragan asteazkenean suntsitu zuten. Berria - Harian 2006-02-26
Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.
Meskiten zabaldia itsasbazterrarekin lotzen duen auzo horretan maila guztietako hotelak eta pub bat edo beste daude. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Uzbekistan-en gaindi joanik jin zaizkit burura herri hartan ikusi nituen edertasunak, bereziki Bukhara eta Smarkand hirietan: jauregiak, mezkitak, harresiak erdi aroan eta geroxago eraikiak, zibilizazio eder baten lekuko. Herria 2004-01-22
Xiiten mezkita nagusietako bat zen (Urrezko Mezkita ere deitua). Berria - Harian 2006-02-26
Hirurehun metrora, meskita txuri txiki bat aurkitu genuen, ate ondoan kuxkurtuta bi eskale zituela, eta bidea aldapatsuagoa egin zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Alde batean Meskita Urdinaren liraintasun argia, beste aldean Santa Sofiaren sendotasun iluna, tartean lorategi oparoak, jendea paseoan... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.
Goiz eta arratsalde neure gelatik entzuten nituen musulmanek inguruko mezkita-dorretik otoitz-ordua dela oroitarazteko egiten zituzten oihuak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 182. orr.
Handik meskita alboko sohornetara joan zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.
al askari mezkita (3); bagdadeko mezkita (6); mezkita sunita (7); mezkita sunitak (4); mezkita sunitari eraso (3); mezkita suniten (3); mezkita xiita (5); mezkita xiitaren (5); samarrako mezkita (5)