Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gasolinaz betetako ontzi batez, metxa batez eta bolbora biltegitxo batez osatuta zegoen lehergailua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 210. orr.
Antzokiko zaintzaile batek aurkitu zuen lehergailua metxa piztuta zuela. Berria - Kultura 2006-03-03
Metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Erran behar da mitxa ez balitz hil, zartatze handia izaiten ahal zela, su lotuko ere orobat gaineko estaian emazte xaharño bat bakarrik bizi den etxe hortan... Herria 2002-12-19
Eskuartean zuen txiskeroko metxa txirikordatu horixkarekin gora eta behera ari zen eta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 158. orr.
Metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Sablea, metxako fusila eta txakana, gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Bolborategi hau eraiki dut, eta bai metxari su eman ere. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.
Mikel ere atera da, eta futbolaria ikusi orduko are sutuago da metxa handirik behar ez zuen Txetxu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.
Sanjoanetan hemen ere festa izaki, sobratutako suzko baloiak hegan egin zuten asteazkenetik ostegunerako gauean, herri baten pozaren metxari su emanez bezala. Berria - Kirola 2004-07-02
Martxoko Iraultzaren metxa, Nikolas II.ari dimitiarazi zion matxinada... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.
Haatik, xede orokorrak aspaldiskoan mitxa galdua zuen. Herria 2005-01-13
Baina hor du mitxa erakutsi lekuindarrak: 7 tanto lerroan eta 12-14, hiru bote kasik segidan sartuz ere eskuineko paretatik. Herria 2003-08-07
Olio eta metxa-kondarrekin eta kriseilua bera hezetuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.
Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko. Elizen arteko biblia Is 42,3
Kandela-metxa bezala itzali ziren eta galdu. Elizen arteko biblia Is 43,17
Haizeak inarrositako erretxin metxa lodiak aldi oro egiten zion argi eta itzal begitarte honi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.
kandela metxa (3); metxa piztuta (4)