Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New York munduko bigarren metropoli bihurtuko duen dekretua onartu du. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz hanpatuak susmatzen zituela erran zidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 180. orr.
Bilbo eta inguruko herriek osatzen duten metropoliaren barruan. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Familiak Bilboko Plaza Eliptikoan zuen bizilekua, metropoliaren bihotzean, Guggenheim museotik nahiko gertu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Mendebalde globalizatuaren erretratu kritikoa egiten du Rozasek: lan baldintza kaxkarrak, etorkinen egoera prekarioa, metropoli garaikideko bakardadea. Berria - Kultura 2006-04-11
Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren, metropoliarekin harremanak izan zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia, metropoliarekiko baino ez diren eremuak, deszibilizazioa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 40. orr.
Berriz ere, periferizazio-prozesuak metropoliaren premien arabera berregituratu zuen tokiko ekoizpena, eta prozesu horretan bertako ekonomia eta gizarte-orekak ere suntsitu zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Ameriketan -edo dena delako kolonietan- finkatutako europarren ondorengoak, metropoliaren kontra beren herrien independentzia lortu dutenak, maiz, ondoren beren herrialdeetako aginteari eusteko eta indioa baztertzen duen elitea osatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.
Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.
Metropoli kolonialistako intelektualen "kontzientzia txarra". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.
Ez dago probintziarik metropolirik gabe, ez legerik fundatzailerik gabe, ez kanturik musarik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.
Tokio hiriaren metropoli-aldean Afrika osoan baino telefono linea gehiago daude. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.
Lurralde oso baten eremua metropoli ikuspegi batera murriztuko dela gaineratu zuen.. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Bartzelonako Metropoli Eremuko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planak. Berria - Euskal Herria 2004-05-21