Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metronomo iz musika lan baten konpasaren modua zehatz neurtzeko tresna.
Metronomoa martxan jartzen dut Bonheur parfait jotzen hasteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.
Hirugarren aldiz ekiten diot piezari, metronomorik gabe oraingoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.
Planaren helburuak betetzen ari ziren, metronomo baten zehaztasunaz. Metronomoaren tiki-takak bere horretan jarraitzen zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.