Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metrointelektual izond
Hizketa modu gatzatu, sustantibo, metrointelektual eta metrokontzeptual hori ustelagoa, pedanteagoa, gauzaezagoa eta engainagarriagoa da beste mintzamolde higikor aditzekikoa baino, baina merkatuan saldu-errexagoa da askozaz ere, eta hortik heldu da haren arrakasta. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Feeling, cool eta holakoak esatea ikaragarri gustatzen zaie, eta, okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak [...], eta horrela osatzen dute beren jardun metrointelektuala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.