Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metrailetadun (orobat mitralletadun) izond/iz metraileta duena.
Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Bidaiariek, begiak luze, so egiten digute, S.S. mitralletadunez inguratuak baigara. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.
Haren ondoren, tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Pistola ezkerretara mugitu nuen metrailetadunari tiro egiteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.