Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

metodologia 1 iz zientzia-ikerketa batean edo kidekoetan erabiltzen diren metodoen multzoa.

Zientziaren Filosofiaren esparruari dagozkion helburuak, kontzeptuak eta metodologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Baina metodologia horrek ez du balio helendarren lehendabiziko testuekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Razionaltasun modernoaren metodologia fisiko-matematikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Azterketaren egileek beren lanaren metodologia etengabe zalantzan jartzeko duten kemenagatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Dena dela, metodologia zuzena da gauza errazak lehenbailehen konpontzea, eta zailak geroko uztea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 195. orr.

Horretarako, jakina, estatistika horiek egiteko metodologia erabat aldatu zen, bestela prezioek %0,7 gora egin zutela kalkulatu baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Erabilitako metodologiak ez zuen utzi bi joeren azpian zegoen liskar politikoa azaleratzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Ondorio zuzena atera du, metodologia halamoduzkoaz.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 167. orr.

Metodologian ados jarri beharra.  Berria - Harian   2005-06-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat metodologi g.er.) ik metodologiko.

Bai, metodologia kontua jakina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Metodologia mailako bereizketa baizik ez baita.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 186. orr.

Desberdintasuna ez datza metodologian soilik, gaian baizik eta metodologi desberdintasuna gai desberdintasunaren ondorio da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

Genomaren zatiak gordetzeko erabilitako metodologia-arazoengatik.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Tresnak eta metodologia proposamenak ez dira falta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Metodologia aldaketa bat izan da.  Berria - Kirola   2004-09-08

EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zortzi elkarte euskaltzaleok bildu gira eta hainbat denbora gogoetatu eta eztabaidatu ondoren akordio honen edukia eta garapen-metodologia zein izanen den adostu dugu.  Herria   2004-01-01

Estrukturalistek lan handia egin dute analisi metodologiaz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus