Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proposamenak metodo bat dakar, eta metodo horrek ez du behin ere huts egin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 131. orr.
Inspirazioa eta horrelakoak ere ez baitira deus metodorik gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.
Metodo bera erabil daiteke itsasoz egindako bidea neurtzeko ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.
Bakoitzak, izan ere, bere metodoaz baliatuz erantzuna eman zion Apolok Delori buruz egindako galderari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4150. orr.
Metodo berbera ahabiari aplikatuz eta esnearekin nahastuz purpura dotorea egiten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.
Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.
Dela agiri mordoa modu sakonean jorratzeko, dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Ultrasoinuen bidezko metodo bat aztertzen ari gara, enpresa batek eskaini digu... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.
Nik niotsen ez nintzela anarkista, ez nituela metodo horiek onartzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.
Metodo hori erabilgarria gertatu da beste logika batzuetara aplikatzeko ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.
Harentzat, aljebra ez zen zientzia, metodoa baizik: metodo unibertsala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.
Arazoa etikoa zenez, ipuina plajiatzeko metodo baten kasu praktikoa bailitzan argitaratu nuen, hartara aitortua geratzen baitzen gaiztakeria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.
Ekonomiako iragarpenetan asmatzeko metodo baten bila ari zela, baina oraindik ez zuela emaitza positiborik lortu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 96. orr.
Metodo okerrak, ehuneko 29,5 dontsua ematen zuen etengabe; metodo zuzenarekin, berriz, zabal barreiatzen ziren emaitzak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Metodo kaltegarri batek instituzio onuragarri bat usteldu du. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ez dut uste neskatxak limurtzeko oso metodo gomendagarria denik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Garunak metodo eraginkorrak baititu estimulu indartsu bat agertzen denean sentikortasuna gutxitzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.
Poliziak "metodo" propioa dauka bere datuak zehatz eta ziur egiaztatzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.
Metodo matematiko berriak garatzen ari dira argazkietan egindako aldaketak detektatzeko. Berria - Gaiak 2006-01-31
Metodo zientifikoaren jarraitzaileei dagokienez, hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.
Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Horrela ulerturik, gramatika egiteko metodo taxonomikoak lekuz kanpo gelditzen dira. zeren eta arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
Metodo deduktiboari jarraituz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.
Galtzea metodo kontua da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 117. orr.
Erregistratzeko eta oharrak hartzeko metodo-multzo oso bat erabili ahal izan dela. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.
Hasteko, metodo arazo bat dago, positibismoaren eta metafisikaren artean ezbaiti. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.
Ikerketa-metodo bat da nobela, gogoetarako fikzioa. Berria - Kultura 2006-02-19
Heroi bihurtu nahi nuen, nire herriaren aldeko borroka-metodo berriak sortu. On-line analisia (hala deritzo une bereko lan-metodo horri). Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.
Hurrengo kapituluak ekintza-metodoak aztertzen ditu, bai komunista eta bai JOCeko taldeen ekintza estrategiak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Mendebaldeko ekoizpen-metodoak eta kontsumo-arauak eraman zituzten herrialdeotara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.
Errusiarrak Mendebaldeko administrazio-metodo berrietara bultzatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Eurostat estatistika erakundeak «datuak egiaztatzeko ikuskaritza metodo zientifiko bat» ezartzeko eskatu dio Europako Batzordeari. Berria - Ekonomia 2004-09-24
"Eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.
Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
Bide hori nabariagoa da hermeneutika-metodoaz baliatzen direnengan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.
Kontrazepzio metodoak -kondoia, espermizida, pilula, DIUa, basektomia- koitoa egin baino lehen edo koitoa egin bitartean erabiltzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.
ikasteko metodo (5); kontrazepzio metodo (13); lan metodo (7); metodo berri (7); metodo berri bat (5); metodo berriak (6); metodo berriek (3); metodo eszeptikoa (3); metodo farmakologikoa (3); metodo gisa (7); metodo historiko (3); metodo jakin (3); metodo kontua da (7); metodo ona (4); metodo paranoiko (3); metodo propioa (3); metodo zuzena (4); tortura metodo (3); zein metodo erabiliz (3); zer metodo erabiltzen (3)
bigarren metodoa (3); egunen metodoa (3); erabiltzen duen metodoa (4); exauzioaren metodoa (3); hirugarren metodoa (4); ikasteko metodoa (6); lan metodoa (3); lehen metodoa (3); metodoa erabiltzen (3)
antzeko metodoak (3); egiteko metodoak (4); erabilitako metodoak (4); erabiltzen dituzten metodoak (3); kontrazepzio metodoak (10); lan metodoak (3); metodoak erabiliz (4); tortura metodoak (5)
metodoaren irakaspen (8); metodoaren irakaspen transzendentalaren (4)