Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

metatesi iz hitz batean ahots bat tokiz aldatzea.

Sebero Altuberen ustez, Olen- hori Noel ezagunaren metatesia besterik ez genuke, eta Manuel Lekuona ere, arrazoipide horren aldeko zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

Garbi dago ekoizpen horietan, r urkaria silaba-azkenera leku-aldatuz (metatesiz), silaba-egitura errazagoak moldatzen zituela haurrak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Ez dugu [anagrama] metatesiarekin nahastu behar: hitz baten barneko letrak lekuz aldatzen dira bai anagrametan baita metatesiaren kasuan ere, baina, mekanismoa berdina izanik, ondorioa oso bestelakoa da: anagramak hitz ezberdinak lotzen ditu, metatesiak hitz bateko aldaerak [...]; metatesiak dira, esate baterako, honako hauek: alkandora / alkondara; euskara / eskuara; gabe / bage; garbatu / bargatu; hodei / hedoi; irudi / iduri; lerde / elder; tximeleta / mitxeleta; ukitu / ikutu...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 109. orr.

Seguru al zaude ez duzula metatesi teoriko bat gauzatzen?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus