Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metastasi 1 iz eritasun edo tumore bat birsortzea edo gorputzaren beste alderdi batera hedatzea.
Kontzeptu zehatza bide da sendagilearentzat metastasia: ehun lesiodun edo gaixoa (bereziki zelula edo tumore gaiztoak) gorputzeko toki batetik bestera linfan edo odolean barrena garraiatzea; ondorioz sortzen den ehun-lesio berria. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.
Metastasirik ez da ageri bazterretan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.
Sortu al lezake metastasirik buruko tumore batek? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.
Ordurako, gibelean minbizia eta metastasia zituen. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
2 (hitz elkartuetan) ik metastasiko.
Metastasi prozesu ezin lasterrago baten bidez. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.