Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metamadarikatu, metamadarika, metamadarikatzen du ad adkor guztiz madarikatu.
Parisen Finkielkrautek, Absolutuaren amorez, diferentziarekin operatzen duten zientzia moderno guztiak metamadarikatzen dituen antzera, historialariak eta antropologo eta soziologoak alegia, berdin-berdin egingo da hemen Batasun Hori-gorri Haustezinaren amodioz, hori sekula aipatu gabe noski. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 155. orr.