Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metakrilato 1 iz plastiko garden, zurrun eta arina, askotan kristalaren ordez erabiltzen dena.
Zezen-plazaren ondoan azken alkateak eraikiarazi zuen metakrilatozko Eiffel dorrearen erreplika ikusten dut. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.
Apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
2 metakrilatozko zatia.
Gero zezenketen erdi fikzio-erdi errealitate krudelean sartuko gaitu, eskultura mehe eta borobilen bidez, aurrerago dauden koloretako metakrilatoetan PPren gobernuaren kontrako mezu politikoak fikziotik atera arte. Berria - Kultura 2006-04-02