Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metaforikoki adlag era metaforikoan.
Kontsumituko duen hori aurki bere burua izango dela aintzat hartuta (eta ez metaforikoki bakarrik: gaur hartu ditugun proteina horietako batzuek, adibidez, eskuturreko hezur txiki baten partea osatuko dute), kontsumitzaileak biziki zaindu beharko du zikinkeriarik ez hartzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.
Esan zezakeen, orobat, berak ez dituela poesia eta prosa bata bestetik bereizten, eta "metaforismo" hitzaren bidez hartu nahi izan diela mendeku, metaforikoki esanda, muga-ezarle eta mugazain guztiei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.