Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tratatu honetan ukitzen ditugun hitzen balioaniztasuna eta adiera metaforikoa azpimarratuko zaizkie. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.
Adiera metaforiko horrexetan erabili izan da Lurraren mugak eta lekutako eskualdeak adierazteko, gure herrialdeetatik urrunak, esate baterako: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.
Ez da ez metaforikoa ez alegorikoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 29. orr.
Nork uka, "hezurren guzizko hezur" honen edertasun metaforikoa? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.
Detektibeak "hiriaren simaurtegietan gerriraino sartu eta usain txar guztiak bereizten jakin behar duela" zioen modu erabat metaforikoan, noski. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.