Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halere, gai frogagarria da hori, filosofo metafisikariek erakutsi dutenez, eta nik azaldu egingo dizut haiek frogekin baietsi dutena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Hori dela eta, jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Nahiz bereizten dituzten "eskastasunezko helburua" eta "asimilaziozko helburua", Teologoek eta Metafisikariek aitortzen dute, halere, Jainkoak bere buruaren gatik egin dituela gauza guztiak eta ez kreatu dituen gauzen berengatik. Metafisikariaren analisiak bi osagai oso ez-uniformeetan banatzen zuen apriorizko ezagutza hutsa, hots, gauzen osagaiak agerpenak diren aldetik eta gauzen osagaiak berbaitan diren aldetik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.
Metafisikariari, ordea, diren heinean interesatzen zaizkio bai aulkia bai zakurra, besterik gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.
Ez irakurri alemaniar metafisikari horiek; horien filosofia mozkortu bai baina elikatzen ez duen alkohol bat bezala da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.