Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

metafisika 1 iz filosofiaren atala, errealitate osoaren izatasunaz, ezagutzaren lehen oinarriez diharduena, eta biziaren eta unibertsoaren ikusgune osoa dakarrena.

Orduan, izakiak izate diren teoria, edo metafisika, besterik gabe, teologia bihurtu da, hau da, izate gorenaren ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Hala, metafisika zientzien erregina da: metafisikaren mendean fisika bat dago (metafisikoa bera), eta zientzia espezializatuen oinarrizko hipotesi eta premisak goragoko metafisikatik dedukzioz bihurtzen dira nabari eta zilegizko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Aprioriko ezagutzaren edo metafisika razionalistaren posibilitatea, ideien sortzetiko izaeren mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Optimismo unibertsalaren metafisika razionalista -"teologia mozorrotua", esango du berak- handietatik [...] pesimismo totalaren metafisikara gakartza Schopenhauerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Baina hau -esango dizute aro berriaren harrotasunez- metafisika positibista da, hots, "zientifikoa".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Gaur ere, izpiritu argitu eta positiboentzat, metafisika "ilargi zahar bat" [...] baizik ez da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Haren fisika eguneroko bizitza balitz bezala, eta haren metafisika, ipuina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 233. orr.

Jesusen Lagundiko kidea zen, apaiza, teologoa, logika eta metafisikako irakaslea Vienako Unibertsitatean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

2 gai bati buruzko gogoeta sakon espekulatiboa.

Oteizaren euskal arimari buruzko metafisikak ez du euskara ikasteko nekeak hartu dituena asetzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Hala, politikako bi Espainiek, arimaren metafisikan jarraitu dute beren borroka bata bestearekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 57. orr.

Gaiztakeriaren garbiketa bilatzen duen metafisika ulergaitzen batengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Izurria eta Arrotza-ko arabiarrak Camusek azterkatutako europar metafisika miragarri horretako izaki anonimoak baino ez dira, atzeko oihal legez erabiltzen direnak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Filosofia grekoaren hastapenean Parmenides eta Heraklito bezala, modernitatearen hastapenean Spinoza eta Leibniz unibertsoaren pentsatze (metafisika) molde alternatiboak bezala irakur genitzake, estatikoa eta dinamikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izadiaren metafisika (5); ohituren metafisika (3)

metafisikako diskurtsoa (3)

metafisikaren oinarritzapen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus