Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.
Metaetika, gure printzipio etikoen jatorriaz, hizkuntza moralaren esanahiaz eta etikaren funtsatzeaz arduratzen den filosofia moralaren esparrua da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Teoria etikoak lehen ordenako galderei erantzuten dien bitartean, metaetikak bigarren ordenakoei erantzuten die, jarduera errekurtsibo gisa filosofiari berezkoa zaion zentzuan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Teoria normatibo guztietan sustrai metaetikoak aurki ditzakegun bezala, metaetikak ere bere teorien baliotasuna errealitatean erakutsi beharko du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.