Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metadona 1 iz morfinaren tasun analgesiko eta sorgarriak dituen konposatu kimiko sintetikoa.
Bertan zabaldu zen, 90eko hamarkadan, metadona banatzeko lehen zentroa. Berria - Kultura 2006-02-15
Bergizarteratzeko proiektuekin batera, behar dutenei metadona ematen diete. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Joan den astean metadona positiboa emateagatik Tourretik kanporatua izan ostean, bere taldeak Christophe Brandt egotzi du. Berria - Kirola 2004-07-18
2 (hitz elkartuetan)
Mila pertsona inguru direla Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan metadona-programetan ibilita ere ondo erreakzionatu ez dutenak. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Kontrola asteartean egin zuen, eta metadona arrastoak aurkitu zizkioten. Berria - Kirola 2004-07-11