Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metabolizatu, metaboliza, metabolizatzen du ad metabolismo bidez eraldatu.
Intsulinarik gabe ez dago odoleko glukosa metabolizatzerik. Berria - Gaiak 2004-05-13
Glizerina irensten eta liseritzen ere ahalegindu nintzen, arrazoibide sinplista batean oinarriturik: alegia, gantzen hausturatik sortua izanik glizerina, metabolizatzeko eta kaloriak hornitzeko modukoa izan behar zuela, aldez edo moldez, hark ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.