Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

meta1 1 iz zelaietan-eta garoz edo belarrez egiten den pila, haga baten ingurura biltzen dena.

"Edozein belar pila ez baita meta", gogoratzen digu Lertxundik, Mitxelena aipu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

Belar pila galanta egin dugu, bai, baina non dago meta?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.

Eta Gandalfek eragozteko aukerarik izan aurretik, zuzia metaren gainera bota zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 159. orr.

Metak eta azaoak nagiki edo bizkor egin, axola gutxi berari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

2 lurrean gauzak elkarren gainean jarriaz egiten den pila.

Meta erraldoi haiei, sua pizten zuten ijito eta diamante-lapurrei, eta zeruari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Liburuak lurrean egon ohi ziren, meta txikitan pilatuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Zabor-poltsaz osaturiko meta batera igota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Lurrean, meta nahasi bat osatuz, Malfoy, Crabbe, Goyle eta Marcus Flint -Slytherin taldeko kapitaina- zeuden, eta beren jantzi beltz, luze eta txanodunak erantzi nahian ari ziren ahaleginean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada ere laborari etxe baten maketa, etxea bera iratze meta batzu ondoan. Felix gari-metako txolarrea baino aiseago hazi zuten Yusupovtarren jauregian.  Herria   2003-07-17

Su-metaren erdiko makilari katez lotua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Urkabearen aitzinean, egur-meta bat, gurutze batez koroatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Migel Mailuk Urdazubiko monasterioan ikusia zuen liburu meta, sei-zazpi bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Kanpamentuaren eskuma aldera zegoen lur meta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 136. orr.

Ongarri metaren gainean goseak hilik dagoen txori erregepittittaren pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Ohe bakarra lorezko edredoiduna, arropa meta galanta gainean zuena. Gure bagoia geltokitik urrun, bazter batean utzi zuten, ikatz meta baten ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Itsasbeherak agerian utzi duen harkaitz meta baten kontra jotzen du zakar itsasoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Adreilu metaren ondoan Jabi, makurtuta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Zer zegoen txatarra meta haietan?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Gero, sare-meta berdeen artean ezkutatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Bi errealekoen kopuru txipiak biltzetik datorren diru meta handia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

Lantokira ailegatuz geroztik sei aldiz irakurria nuen Isabel Sanjoseren kaka-meta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

-Mila kaka meta, non haiz, haur satan hori!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.

Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

Urrunago ikusten dituzte hilotz metak eta metak, gure lagunak, erretzekoak zirenak oraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

4 metan meta bat osatuz.

Kexu errea nintzen; sukaldeko mahaiaren izkinan, hozkatu azal gurintsuak metan zeudela ikusi nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 154. orr.

San Bernateko zelaian metan utziak diren puskek min biziaren arriskua hedatzen dutela auzo gunean.  Herria   2004-09-23

Etxez etxe amoinatu oihal beilegiak kantoi batean zeuden, metan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Jendea metan bizi da hiri handi horietan eta hiri horien inguruetan.  Herria   2003-11-06

5 belar meta

Lasterka batean zeharkatu genuen ibaialdea, ihesi, eta belar-meta baten hondoan aurkitu genuen ezkutalekua. Belar-meta haren aterpean babesturik. petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar meta (7); diru meta (10); diru meta gaitza (3); errauts meta (3); harri meta (5); kaka meta (3); lasto meta (3); liburu meta (8); lur meta (3); meta baten gainean (4); meta handi bat (3); meta handiak (3); meta txiki (3); paper meta (4); txatarra meta (15)

liburu metak (6)

metaren gainean (6); metaren gainera (3); metaren ondoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus