Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mestizo (orobat mestizu g.er.) 1 izond/iz arraza ezberdinetako gurasoengadik datorrena.

Rowling, Harry Potterren sortzailea, seigarren hori idazten ari da egun, eta iragarri du jadanik izenburua: Harry Potter and the half blood prince (Harry Potter eta printze mestizoa).  Berria - Kultura   2004-12-01

Gondorko gizakiak zirela esaten zuten, baina egia esateko, mestizoak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Baina coloureds edo mestizoak kexatu egin dira haiek baztertuta segitzen dutela.  Berria - Mundua   2004-04-14

Neska gazte bat errepiderantz zihoan; mestizo eder-eder bat, hogei bat urtekoa, garaia, liraina, lianaren tankerakoa gorputza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

2 guraso indiar eta espainoletik Amerikan jaioa.

Mestizoa da Humala, herrikide gehienak bezala, eta Ayacuchon jaio zen eskualde behartsuenetako bat da.  Berria - Mundua   2006-01-18

Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Blufildarrak kalean: beltzak, mestizoak, zuriak, txinoak, arabiarrak, indioak; Indiakoak zein bertakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

· Bahiako tabakoaz, kafe ugaritasunaz, Rio de Jaineiroko milioi eta erdi biztanleez, Pernambucoz eta Sao Pauloz irakurtzen aritu naiz, Amazonas ibaia ahaztu gabe: beltzak, mulatoak, mestizoak, %50etik gora analfabeto, eta malaria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

3 irud/hed

Ez dute inoiz ikusi iturriei darien ur hezia baizik, etengailuari emanik bonbillei darien argia baizik, urkilen bidez eutsitako zuhaitz mestizo, bastartak baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Arlo teorikoan, era berean, ganberak euskal nortasuna «plurala eta mestizoa» dela kontuan izatea eskatu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-04

Jeinu espainola mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Oso hiri mestizoa.  Berria - Kultura   2004-04-18

Denborarekin sorkuntza mestizoaren aktore garrantzitsu bilakatu da musikaria, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2004-11-11

Klararen etxea alderdi argi-ilun mestizoan zegoen, non Alde Zaharreko mendeetako herdoil goibela Zabalguneko zabor plastifikatu distirantera isurtzen den.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus