Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batetik irrikan nengoen, baina bestetik lotsa, ahalkea eta barre egingo edo mespretxatuko ninduzulako beldur ikaragarria nagusitzen zitzaizkidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.
Zaharrak mespretxatu egiten zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
Sistematikoki mespretxatu egin baititu [Udalak] azpikontratatutako langileak. Berria - Ekonomia 2004-10-20
"Ez ditugu mespretxatu behar literaturarik ez omen duten hizkuntza horiek” -idatzi zuen Wilhelm Humboldt erromantikoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 49. orr.
Baina jokabide horiek ezarritako normetatik kanpo daudenez [...] kultura dominatzaileak mespretxatu egiten ditu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.
Italiar mafiak, baina, mespretxatu egiten du errusiarrena: "haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea". Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.
Fisikaren legeak mespretxatzen zituzten Junker 52 erraldoiak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Batzu lausengatuz eta besteak mespretxatuz... Herria 2003-02-13
Xalotasun eta pobretasun santuaren bidea mespretxatuz eta ezereztzat joz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.
Eta poz hartu behar dute, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.
Setati mespretxatuak sentiaraziko gaituen antzerki ankerra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.
Jendeak entzun, konprenitu eta zerbait muntatu, partikulazki mespretxatuen alde. Herria 2004-02-19