Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mesianismo 1 iz Mesiasen etorreran sinestea.
Izan ere, Hirutasunaren misterioa eta Jesusen Mesianismoa dira, hain zuen, juduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
2 egoera gaizto bat konponduko duen mesias baten etorreran sinestea.
Langileria bere kondiziotik mesianismoz jaso gura ei dituzten doktrina barriek martiriak behar dituzte. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.
Badituzte euren zalantzak; ez dute mesianismo itsuan sinesten. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.
Marxen mesianismo zientifikoa burges jatorrikoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Sistema legegile propioa daukate eta mesianismo puntu bat. Berria - Euskal Herria 2004-07-07