Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahastuta gelditu zen gizona, sinestezin, mesfidantza eta jakin-mina begietan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Ez da mesfidantza, ahalkea baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.
Aurkitu egin dugu, denok ere, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, batzen eta senidetzen gaituen hitza. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 121. orr.
Nire mesfidantzak mindu balu bezala, tratua haustekoa egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 332. orr.
Hura baitzen, bere irudikoz, emakumearengandik mesfidantza ezabatzeko modurik egokiena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.
Harry Blount, aldiz, gutxi esan eta asko entzun, ez zuen mesfidantzarik piztu bere bidelagunengan Alcide Jolivetek bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.
Inkomunikazio horrek susmo eta mesfidantza etengabekoa eragiten zuen. Berria - Harian 2006-01-07
Florentek, hasieran halako mesfidantza bat sentitu bazuen ere, mugimendu iraultzaile bat posible zela sinetsi zuen azkenerako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.
Baina, batez ere, haren niganako mesfidantzak, edo dena delakoak, ernegarazten ninduen, "it's okay" etengabe esaka. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.
Mesfidantzak eta ustekeriak ehundutako sareak egia ezkuta zezan, berak bere jokoa lasaitasun osoz egin ahal izan zezan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.
Auzoen behakoak mesfidantzaz beteak ziren eta zenbaitek beren agurra ere ukatzen zioten orain. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.
Bertako jendeak, hasieran, mesfidantza pixka batekin begiratzen zigun. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.
Inezek mesfidantzaz begiratzen zidala iruditu zitzaidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
Mesfidantzaz hartu zuen albistea langileen batzordeko presidente Josu Sanchez Brunak. Berria - Ekonomia 2006-04-26
Mesfidantzazko keinua egin zidan, harekin esan nahi balit bezala alferrik nenbilela Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 167. orr.
Ohiko irribarre gorrotagarriaren ordez, mesfidantza keinua erakutsi zuen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 39. orr.
Oisinek berak ere bere indiferentzia galdu eta mesfidantza puntu batez begiratu zion Goli. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 173. orr.
Mutilak, berriz, kikiltasun eta mesfidantza zantzuak ikusi uste ditu neskak esandako horretan. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
Lehen mesfidantza bulta ezabatu ondoan, Dan ezin isildua zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Alcoleako politikak ezin egokiago erantzuten zion herriaren inertzia- eta mesfidantza-egoera horri. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.
Finantza-mesfidantzazko krisiei aurre egiteko helburuaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
erabateko mesfidantza (3); halako mesfidantza (7); halako mesfidantza bat (4); mesfidantza agertu (8); mesfidantza agertu dute (3); mesfidantza azaldu (3); mesfidantza eragin (3); mesfidantza eragiten (3); mesfidantza gainditu (3); mesfidantza handia (12); mesfidantza sortzen (3)
mesfidantzaz begiratu (9); mesfidantzaz begiratzen (20); mesfidantzaz begiratzen diote (4); mesfidantzaz hartu (7); mesfidantzaz ikusten (3)