Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidaia guztian barrena ikusitako harri gogor eta meseta idor horiei bukaerakoan muino berde multzoa nagusitzen hasia zitzaielarik, baserriek pilkortu dituzte zuriz mazeletako belaze leunak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.
Meseta bitan erdibituta zegoen, iluntasunean kizkurtu eta zuhaitz artean galtzen ziren harri tente eta formagabeek osaturiko ilara bikoitzari esker. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.
Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra izan arren, nahiz penintsula aldetik nahiz Nafarroaldetik etorri, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.
Labur: periferiako lurrak zentzumenen pekoak dira (Mediterraneo argitsua, iparralde sentimendutsu gozoa, hegoalde sorgina), izpirituaren eta arrazoiaren parajea meseta da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.