Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mesedegile izond/iz mesede egiten duena.
Larrialdian askatzaile eta mesedegile den Jauna goresteko deia. Elizen arteko biblia Sal 107,1 tit
Hori al da adiskide zintzoei zor zaien ordaina, mesedea gogo onez hartu, baina mesedegilea beharrean denean bertan behera uztea? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Mesedegileak, berriz, bi arrazoi izango ditu pozik egoteko: batetik, esker ona jaso du, eta, bestetik, aukera izan du argi eta garbi uzteko mesedea ez duela esker ona jasotzearren egin. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 146. orr.
Zakurrak mesedegile. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.