Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohe ondoan mesanotxea eta haren gainean lanpara. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.
Pistola kendu nion eskutik eta mesanotxean utzi nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.
Koadernoa mesanotxearen kaxoitik atera eta flexoaren argi azpian kokatu nuen. hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.
Kalefakzio gainean artilezko galtzerdiak, mesanotxean baso bat eta botika kajatxo batzuk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.
Burua koltxoitik altxatu gabe, mesanotxe gainetik irristatu du eskua, baso bat ur topatzen saiatuz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Mesanotxeko erlojuak eguerdiko hamabi eta erdiak zirela adierazten zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.
Zigarro bat piztu du eskaileretan behera, Eñautek goiz batean mesanotxe gainean ahaztuta utzi zuen txiskeroaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.