Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mertxikondo iz arrosaren familiako zuhaitza, atzerritik ekarria, fruitutzat mertxika ematen duena (Prunus persica). ik muxikondo.
Martxoa edo apirila iristean baratzetako udareondo eta mertxikondo ederren aurrerabideari begira egoten dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak, nekazarien pozerako, lur emankorra eta osasungarria baitzen oso. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.
Mingrana-arbolak, pikondoak, olibondoak, gereziondoak, mertxikondoak, mahatsondoak...; haien enborrak besterik ez ziren geratzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.