Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mertxika (orobat murtxika g.er.) 1 iz mertxikondoaren fruitua, horia edo gorria dena, biribila, hezurra gogorra eta gorria, eta mamia gozoa dituena. ik muxika.

Horien artean, mertxikak nabarmentzen ziren, Montreuileko mertxika gorriak, iparraldeko nesken azal fin argikoak, eta hegoaldeko mertxikak, kolore hori txigortukoak, Provenceko neska azal-ilunen gisakoak.-Primerako mertxikak dira -esan zuen Anniek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Tea, eta poto handi bat mertxika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Udan elkarrekin aritzen ziren lanean: mertxika beratzen, gerezi biltzen, lupulu askatzen, egin zezaketen edozertan, zerbait ordaintzen bazieten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Biziki gogoko dut mertxikazko erreximenta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsasoaren erdian bakartutako uharte batean galdutako emakume baten abenturak ditu kontagai mertxika usain sarkorrez abiatzen den Marikita Tambourinen kontaketa honek.  Berria - Kultura   2006-01-17

Oroitzen naiz berak, un grain de beauté zuela bere murtxika azalean, bihotzaren azpian.  Berria - Kultura   2006-01-31

Mertxika puska bat ahoratu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Geroago, ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak, jende inurritegi bihurtzen dira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Mertxika mediak ukituko dizkio lehenik, ezer baino lehen, krema koloreko mediak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

3 mertxika kolore iz

Atzazalak mertxika kolorez margotuta zituen, eta ezpainak kolore gorri bizi-biziz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

4 mertxika koloreko

Bular zabaleko titiburu txiki eta mertxika kolorekoei begiratu zien.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Neskameak kontu handiz zetazko papera jaso eta gau-jantzi berde eta mertxika-kolorekoa atera zuen barrutik  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 489. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus