Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mertxero iz litxarreroa, lapurra.
Aita libre irten eta latorriarekin lanean hasi zenean, familiak Salamanca utzi eta herriz herri ibiltzen hasi zen: kinkalleroak bihurtu ziren, mertxeroak beraien hitza erabiliz, kinkiak poliziaren eta kazetarien esanetara. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 65. orr.
Asto gainean mertxero tresna-kutxa, hiru manta eta arropa puska batzuekin, poltsikoan berrogei duro zituztela, ekin zioten beren bide propioari: orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.