Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekainaren 28an, 10etatik 16ak arte, Merkealdi erraldoia muntatzen dute Kanboko Xalbador kolegioan. Herria 2003-06-26
Epaiak dioenez, «erkidegoetako legeek» ezin dute arautu merkealdiaren iraupena, eta ezin dute erabaki zer den merkealdia. Berria - Ekonomia 2004-10-21
Merkealdian salneurria da behera egiten duen bakarra, ez produktuaren kalitatea. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
Udako merkealdia dela eta, ordea, merkatu ziren jantzi eta oinetakoen prezioak. Berria - Ekonomia 2004-09-11
Prezioak %0,6 jaitsi ziren urtarrilean, merkealdiarengatik. Berria - Ekonomia 2004-02-14
Karrotxo zuri batekin ibiltzen zen saltzailea, bata zuriarekin, eta izozkiak merkealdian zituen, udatiarrak desagertu zirenetik ia sobran zituelako. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.
Merkealdiko liburu-denda. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
· Azokez eta egun bateko merkealdiez gain, liburuarekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratu eta ospatzeko. Berria - Kultura 2006-04-19
Astelehenean, komertsanteen merkealdiak eta feriak karriketan. Herria 2004-07-05
-Larunbatean, Donapaleun, merkaldien eguna. Herria 2005-08-11
Merkealdien eragina nabaritu, eta prezioak %0,1 jaitsi ziren otsailean. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Merkealdien bukaerak eta petrolioaren etengabeko igoerak dute, batez ere, inflazioaren gorakadaren errua. Berria - Ekonomia 2004-11-13
Merkealdietan ere, erosleek beren eskubideak dituztela gogorarazi dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Merkealdiak direla eta, denda irekia zen. Berria - Ekonomia 2004-01-13
Altzariak ez ziren merkealdietan erositakoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
Merkealdiak tokatu, eta espaloi guztiak jendez gainezka. «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.
Eibarrek fitxaketak egiteko dituen mugak ikusita, merkealdietan erosketak egin beharrean izango dira eibartarrak. Berria - Kirola 2004-07-25
Bere sindikatuaren garaipenak ekarri ditu gogora, besteak beste merkealdi egunetan dendak gauez ixtearen kontrako garaipena. Berria - Harian 2006-05-02
Azkenean, norbaitek harrotu ditu bazterrak eta merkaldi-egun hori helduden larunbatean izanen da. Herria 2005-09-22
Ia arratsaldeko zazpiak dira, merkealdi-garaia da. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.
Hala ere iduritzen zaie udako merkealdi denbora sobera luze ezartzen duela administrazioak. Herria 2004-09-23
· -Egingo nuke sute baten ondorengo arropa-merkealdietan eskuratu duela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.