Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke; eta, horrez gainera, bere aintziretako gatza eta beiraren industriako produktuak merkaturatzen zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Merkuriorik gabeko pilak merkaturatuko ditu Sony etxeak urtarriletik aurrera LPEEk batez beste bi milioi upel gehiago merkaturatu ditu. Berria - Gaiak 2004-09-30
Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko, eta beren herrietako dendak eta salmahaiak beste urtebete igaro arte ikusiko ez zituztenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Baliabideak merkaturatu egiten dira, salgai bihurtzen dira finean. Enpresa proiektuak (esaterako produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.
Izan ere, amiantoa merkaturatzea debekatua dagoen arren, enpresa askok erabiltzen jarraitzen dute. Berria - Ekonomia 2004-09-12
Egun, produktu asko "ia erabat prestaturik" merkaturatzen dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Inori ez zaio leporatzen gaur egun beste norbaitek idatzitako liburua bere sinadurarekin merkaturatzea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.