Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
merkatugune (orobat merkatu-gune eta merkagune g.er.) iz merkatua egiten den gunea. ik merkatuleku.
Betidanik izan da merkatu gunea Donibane. Berria - Euskal Herria 2006-04-21
Sei bonba-autok eztanda egin baitzuten, lau merkatugunetan. Berria - Mundua 2006-03-14
Agintariek adierazi zutenez, mortero batek merkatu-gune bat jotzen hil zen jende gehien. Berria - Mundua 2004-09-05
Herriko etxearen plaza, lehen abereen merkatu gunea zena, orain, zerbitzuen zentroa bilakatua da. Berria - Euskal Herria 2006-04-21
Larunbatean, Miarritzen, merkatugunean, goizeko 11etan, Kantalasai. Herria 2004-11-18
Miarritzen, merkatuguneko saltegiek indar berezi bat egin dute aurten bazterren alegeratzeko San Ferminen ohoretan, Iruñako bestak zireno. Herria 2005-07-14