Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro, mundu osoari dagozkio, mundua baita horretan Estatu bakarra eta horren kide gizarte guztiak dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
Praktikari buruz, berriz, hiru dira ekonomiaren antolakuntzari buruzko funtsezko galderak: zer merkatugai eta zenbat ekoitzi; nola ekoitzi ondasunak; eta norentzat ekoitzi ondasun horiek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Salneurri horrek euskarri du erkaketa, hain zuzen ere, bateko diruaren ugari eta urritasun erlatiboaren eta besteko, salerosian diren objektu edo merkatugaien urritasun edo ugaritasun erlatiboaren artekoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.