Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botikak merkatu, eta herri pobreetan teknologia berriak eta komunikaziorako tresnak zabaltzea. Berria - Gaiak 2004-09-21
Gaur egun han egiten denaz guztiz bestelako merkataritza egingo zuketen; izan ere, badirudi Amerikak beste herrialde guztietako aberastasunak merketu dituela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Gasolina 2,6 zentimo inguru merkatu da, eta gasolioa, 2,2. Berria - Ekonomia 2004-11-14
Zocor %70 merkatu da, eta Prozac, berriz, %50. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Prezioak %36 merkatu dituela salatu dute. Berria - Harian 2005-03-25
Tearen prezioa ez da merketuko, ez izan beldurrik -erantzun zuen betondo iluneko judu zahar batek-. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.
Sarrerak merkatu beharrean, klubaren eguna izendatu. Berria - Kirola 2004-04-17
Lurretik atmosfera kanpoan jarri nahi duten espazio estazio batera arteko bidea egingo lukeen igogailua sortu nahi du AEBetako zientzialari batek, espazio bidezko garraioa merkatu eta seguruago egiteko. Berria - Gaiak 2004-08-19
Saio horien kostuak sistema berriaren bidez merkatzen badira, horrek ere ekarpena egingo dio gizarteari. Berria - Gaiak 2004-10-24
Argi horiek merkatu direnetik gero eta dantzaleku gehiagotan erabiltzen dituzte. Berria - Gaiak 2004-09-11
20 urterako 120.000 euroko hipoteka dutenei kuota bost euro merkatu zaie hilean, eta urtebetean 60 euro aurreztu ahal izango dute. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean, baina hori ere merkatu zitzaidan, Ttipik berak erregutu baitzidan bere izena inon ere ez agertzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Merkatzen saiatu zen, eta bi sosean lortu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.