Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskola merkantilistak baino askoz modu finagoan, Ricardoren ekonomia politikoak interes jakinak lortzeko helburuaz bakarrik begiratzen dio nazioarteko ekonomiari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Iraultza merkantilistak bateratu zituen barneko merkatuetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Sena batetik, eta ikuspegi merkantilista ere izan zuela bestetik esango nuke: erromeria zuen bere lantoki, han irabazi behar zuen hurrengo urterako deia, eta erromeria esatea, garai hartan, dantza esatea zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.
· Baina ez da hori gertatzen, liburua autorearen promozio medioa bilakatu baita; liburuak gaurko gizartean produktu merkantilistaren estatutua baitu, bere "feria" edo merkatu handi eta txikiekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.
Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.