Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garabi handien besoak ontzi merkanteen gainean makurturik zirkinka ari dira, zamak deskargatzen edo kargatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
1937ko martxoan Baionatik Bilbora merkante batekin zetorrela, Ferrol destruktore frankistak eraso zien. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.
Eta ondo ikusi genuen itsasoaren bandatik ontzi merkante hura heltzen, portuaren ahotik presaka eta ozta-ozta sartzen, bere branka burdinazko animalia handi baten burua balitz bezala nasaren kontra jotzen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.
Alai hasi zitzaion bat-batean Antonia ostatuko bezeroen berri ematen, goiz hartan bertan bete baitzituzten gela guztiak, merkanteko tripulazio ia oso baten kontura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 162. orr.